Ekonomia -

Ekonomia-aurreikuspenak

Langabezia % 26,3ra iritsiko da 2013an, Aurrezki Kutxen arabera

Aurten ekonomiak % 1,7ko jaitsiera izatea espero dute. Datuak Gobernuaren aurreikuspenekin bat egiten du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrezki Kutxen Fundazioak (Funcas) egindako aurreikuspenen arabera, 2013an langabezia % 26,3ra iritsiko da, eta ekonomia jaitsi egingo da; BPGaren % 1,5 jaitsiko da, hain zuzen.

Espainian 2012-2013 eperako egindako aurreikuspenetan, aurten ekonomia %1,7 jaitsiko da, Gobernuak esan bezala, Espainiako eskaera % 4,4 arte jaitsiko delako. Tasa hori datorren urtean bere horretan mantenduko da.

Jaitsiera handienak bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan espero diram Espaniako kontsumoa "geldi baitago".

% 24,5eko langabezia 2012an

Aurtengo langabezia tasaren aurreikuspenak okerragoak izango direla esan dute: % 24,5ekoa izango da. Hurrengo bi urteetan langabe gehiago izango direla ere adierazi dute.

Administrazio publikoen defizitaru dagokionez, Funcasek BPGaren % 6,2 izango dela aurreikusten du, Exekutiboaren aurreikuspena baino bederatzi hamarren altuagoa. 2013an defizita % 3 izatea posible jotzen dute "gastu publikoetan murrizketa handiak egin eta BEZ eta zerga bereziak nabarmen igota".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea