Ekonomia -
Doitzea aurrekontuetan
Hezkuntzan izango diren murrizketak, Estatuko Aldizkari Ofizialean
Osasunean iragarritako murrizketak salbu, Hezkuntza alorrean izango diren murrizketen eta RTVEren gaineko errege-dekretuak argitaratu ditu larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak.
Erredakzioa
Ostiral honetan Ministroen Kontseiluan onartutako Hezkuntza alorreko murrizketen eta RTVEren administrazio kontseiluaren gaineko errege-dekretuak argitaratu ditu larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak. Hala ere, Ana Mato Osasun ministroak iragarritako murrizketak ez dituzte argitalpen honetan sartu.
Exekutiboak osasunaren erreforman koordainketa ezartzea onartu zuen ostiral honetan eta, neurri berrien arabera, atzerritarrek Espainian osasun arreta jasotzeko baldintzak aldatu dituzte, besteak beste.
Halaber, erregaien alorra erregulatzeko agindu bat edo abere-arrazak gordetzeko errege-dekretu bat ere argitaratu dute gaurko alean.
Bestalde, 3.000 milioi euro aurrezteko unibertsitateko hezkuntza esparruan onartutako murrizketak ere jaso ditu Estatuko Aldizkari Ofizialak. Gainera, dokumentuak jaso duenez, aurrekontuak betetzen ez duten unibertsitateak zigortzeko ahalmena izango dute erkidegoek.
RTVEri dagokionez, RTVEko presidentea Kongresuaren gehiengo osoak aukeratu ahal izango du aurrerantzean.