Ekonomia -

Argindarra

Argindarraren prezioa 180 euro/MWh-ra mugatzea proposatuko du Espainiak

Gehienezko prezio hori aspaldi arautu zuten Espainiak eta Portugalek, baina 2019an Europak galarazi egin zuen argindar enpresen eskaintzak mugatzea.

Argindarraren prezioa 180 euro/MWh-ra mugatzea proposatuko du Espainiak. Argazkia: EFE
Argindarraren prezioa 180 euro/MWh-ra mugatzea proposatuko du Espainiak. Argazkia: EFE
Argindarraren prezioa 180 euro/MWh-ra mugatzea proposatuko du Espainiak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako ministro Teresa Riberak aurreratu du albistea: Espainiak eta Portugalek proposamen bateratua aurkeztuko diete Europako gainerako kideei, argindarraren prezioa 180 euro/MWh-ra mugatzeko.

Gehienezko prezio hori aspaldi arautu zuten aipatu bi herrialdeek, baina 2019an Europak galarazi egin zuen argindar enpresen eskaintzak mugatzea.

"Duela bi urte erokeria zirudien, baina aise gainditu du muga hori argindarraren prezioak. Beraz, gure merkatuan onartu beharreko gehienezko prezioa zehaztu beharrean gaude", adierazi du ministroak.

Agertoki horretan, berretsi du Gobernua Europako Batzordearen erantzunaren zain dagoela, ezein neurri hartu aurretik. "Europa are gehiago eraikitzeko aukera gisa hartu beharko lukete, baina afera honetan Europar Batasuna atzeratzeko arriskua baldin badago, estatu mailako erantzuna emango dugu", esan du Riberak.

Hartara, Espainiako Gobernua erantzun baten zain dagoela errepikatu ostean, martxoaren 24an eta 25ean Europako Batzordeak dituen bileretan erabaki "eraginkorrak eta berehalakoak" hartzea espero duela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Portugal Elektrizitatea Errusia-Ukraina gerra