Ekonomia -

Lehiakortasun foroa

Europako punta-puntako eskualdeen artean, bigarrena da Euskadi

Industria, teknologia, ekonomiaren egitura, tamaina, biztanleria eta kokapena bezalako aldagaiak hartzen dira kontutan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia, gizarte eta ingurugiro adierazleak kontutan hartuta, Europako erreferentziako 30 eskualdeen artean bigarren postuan dago Euskadi.

Bernabe Unda Jaurlaritazko Industria sailburuak eman du datua, izan ere, Miñao teknologia-parkean (Araba) Lehiakortasun Foroa egin dute, eta bertan, 2010-2013 Lehiakortasun Planaren lehen ebaluaketa egin dute euskal ekonomiako ordezkariekin batera.

Jaurlaritzak aurkeztutako txostenaren arabera, arlo ekonomikoan, konparatu diren 30 eskualdeen artean, lehen postuan dago EAE, eta zortzigarrenean Europako 206 eskualdeen artean.

Gizarte eta ingurugiro arloan, Euskadi 15. postuan dago, eta 127.ean Europako guztiak kontutan hartuta.

Bi kontzeptuak bateratuta, Euskadi bigarren tokian dago, eta soilik Alemaniako Iparraldeko Westfaliak gainditzen du. Europako 206 eskualdeen artean, ordea, 16. postuan dago.

Aztertutako 30 eskualdeen artean (herrialdeetako hiriburuak baztertu dira), Katalunia eta Nafarroa ere badaude, baita Piemonte eta Emilia Romagna (Italia), Baden-Württemberg (Alemania), Mendebaldeko Midlands (Erresuma Batua), Rhône-Alpeak (Frantzia) eta Salzburgo (Austria) ere.

Ikerketarako hainbat aldagai hartu dituzte kontuan, besteak beste, industria eta teknologia, ekonomiaren egitura, tamaina, biztanleria eta kokapena.

Ekonomia, gizarte eta ingurugiro adierazleak kontutan hartuta, Europako erreferentziako 30 eskualdeen artean bigarren postuan dago Euskadi. Bernabe Unda Jaurlaritazko Industria sailburuak eman du datua, izan ere, Miñao teknologia-parkean (Araba) Lehiakortasun Foroa egin dute, eta bertan, 2010-2013 Lehiakortasun Planaren lehen ebaluaketa egin dute euskal ekonomiako ordezkariekin batera.Jaurlaritzak aurkeztutako txostenaren arabera, arlo ekonomikoan, konparatu diren 30 eskualdeen artean, lehen postuan dago EAE, eta zortzigarrenean Europako 206 eskualdeen artean.Gizarte eta ingurugiro arloan, Euskadi 15. postuan dago, eta 127.ean Europako guztiak kontutan hartuta. Bi kontzeptuak bateratuta, Euskadi bigarren tokian dago, eta soilik Alemaniako Iparraldeko Westfaliak gainditzen du. Europako 206 eskualdeen artean, ordea, 16. postuan dago.Aztertutako 30 eskualdeen artean (herrialdeetako hiriburuak baztertu dira), Katalunia eta Nafarroa ere badaude, baita Piemonte eta Emilia Romagna (Italia), Baden-Württemberg (Alemania), Mendebaldeko Midlands (Erresuma Batua), Rhône-Alpeak (Frantzia) eta Salzburgo (Austria) ere.Ikerketarako hainbat aldagai hartu dituzte kontuan, besteak beste, industria eta teknologia, ekonomiaren egitura, tamaina, biztanleria eta kokapena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea