Ekonomia -

Defizitaren ika-mikengatik

Herbehereetako Gobernuak dimisioa aurkeztu du

Herbehereetako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, 2013an defizita % 3ra jaisteko negoziaketek porrot egin ostean.

Herbehereetako gobernua. EFE
Herbehereetako gobernua. EFE
Herbehereetako gobernua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mark Rutte Herbehereetako lehen ministroak dimisioa aurkeztu dio, Beatriz erreginari, 2013an defizita %3ra jaisteko negoziaketek porrot egin ostean.

Rutte bi orduz batzartu da erreginarekin eta bertan ministroen eta Estatuko idazkari guztien dimisioa ere aurkeztu du.

Mark Rutte lehen ministroaren alderdi kristau-demokrata eta Wildersen eskuin muturreko alderdia (PVV) ez dira akordio batera iritsi neurri ekonomiko berrien harira.

Wildersek esan duenez, ez daude "Bruselaren aginduak" jarraitzeko prest "horrek herrialdeko erretiratuen erosteko ahalmena jaistea ekartzen badu". Ondorioz, koalizioa haustea erabaki dute.

Honen harira, 2013an defizita jaisteko helburuan ez du malgutasuna aipatu Europako Batzordeak; bai, ordea, "negoziatzeko eta hitz egiteko aukera" dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea