Ekonomia -
Rajoy baino optimistagoa
Espainiako ekonomiak aurten % 1,3 egingo du behera, BBVAren hitzetan
Espainiako ekonomiak aurten % 1,3 egingo du atzera, Mariano Rajoyren Gobernuak aurreikusitakoa baino lau hamarren gutxiago.
Erredakzioa
BBVAren esanetan, Espainiako ekonomiak aurten % 1,3 egingo du atzera, Mariano Rajoyren Gobernuak aurreikusitakoa baino lau hamarren gutxiago, hazkunde ekonomikoari mesede egingo dioten neurriei esker; administrazioek hornitzaileei ordaintzeari esker, esate baterako.
Halaber, horren kalkuluen arabera, 2012 bukaeran edo 2013ren hasieran, Espainia aurtengo lehen hiruhilekoan teknikoki sartu den atzeralditik aterako da “nahiko seguru”, Angel Cano BBVAren kontseilari delegatuak jakitera eman duenez.
Canoren hitzetan, Espainia ezin da bere helburutik desbideratu, eta arriskurik izanez gero, Gobernuak "balaren bat du oraindik gordeta".
Dena den, BBVAren kontseilari delegatuak ez du zehaztu izan nahi Gobernuak oraindik ere eskura dituen aukeren artean zerga igoera berriak edo murrizketa gehiago egitea dagoen, baina aukera horietako bat BEZa igotzea izan daitekeela eman du aditzera.