Ekonomia -
Euskal Enplegu Zerbitzua
Lanbidek Diru Sarrera Bermatzeko Errenta kenduko die 2.000 pertsonari
Diru-laguntzetako iruzurrak 17,28 milioi euroko galera ekartzen du urtero. Etxebizitzarako Prestazio Osagarria ere kenduko die hainbati.
Erredakzioa
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak iragarri du Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria kenduko dizkiela 2.031 pertsonari, "aurkitzeko moduan" ez egoteagatik.
Zenbakietan, "diru-laguntzetan ematen den iruzurrak" 17,28 milioi euroko galera suposatzen du urtero.
Lanbidek zehaztu duenez, "behin behinean" diru-laguntzarik gabe geratu direnek bi gutun jaso dituzte euren etxebizitzetan, horietako bat Lanbideko bulegoetako batean aurkezteko beharrarekin abisatuz. Hala ere, "horietako inork" ez du erantzunik eman, Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatu ostean.
Legearen arabera, diru-laguntza horiek jasotzeko, aurkitzeko moduan egotera eta Euskadiko herriren batean erroldan sartuta egotera behartzen dute, formakuntza eta banan banakako orientazio prozesuak egin edota lanean hasteko.
"Lanbidek Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren kudeaketa onartu zuenean, nire promesetako bat legea betetzea izan zen, eta hau diru-laguntzen atzean Euskadin bizi diren pertsonak daudela egiaztatzeko lehenengo neurria da", Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak adierazi duenez.