Ekonomia -
BEZaren igoera 2013an
Facua: 'Kontsumitzaileen aurkako errukirik gabeko erasoa da igoera'
Zergei dagokionez, sakrifizioari handiena ''gehien dutenei'' eskatzea defendatu du kontsumitzaileen elkarteak.
Erredakzioa
Facua kontsumitzaileen elkartearen ustez, kontsumitzaileen kontrako ''errukirik gabeko erasoa'' da BEZaren igoera. BEZ eta zerga bereziak 2013an igoko dituztela iragarri du Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak ostiral honetan. Helburua, beste 8.000 milioi aurreztea da.
"Errenta txikiei gehiago eragingo dien neurri erasotzailea" dela kritikatu du Facuak ohar batean, "justu milioika familien ekonomirako unerik latzenean, eta aktiboan dauden lau hiritarretatik bat langabezian dagoenean".
Neurri hau Gobernuak hartutakoen artean bat gehiago dela salatu du kontsumitzaileen elkarteak, eta "hiritarrak kaltetzen'' dituela gaineratu du, ''eskubideak murriztuz eta hainbat kontsumitzaile dauden egoera ekonomiko gogorraren kontra eraso eginez".
Sakrifizioari handiena ''gehien dutenei'' eskatzea defendatu du Facua kontsumitzaileen elkarteak.