Ekonomia -
Erreformak
Gobernuak 'zerbitzu batzuk' liberalizatuko ditu gaur
Saenz de Santamariak ez zuen zehaztu zer zerbitzu liberalizatuko dituzten, baina bai "ostiral honetan" batzuk onartuko dituztela.
Erredakzioa
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak iragarri zuen Exekutiboak "zerbitzu batzuk" liberalizatuko zituela ostiral honetan.
Santamariak Santiagon egin zuen iragarpena, Luis de Guindos eta Jose Manuel Garcia Margallo Ekonomia eta Atzerri ministroarekin, Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroarekin eta Norbert Lammert Alemaniako Parlamentuko presidentearekin batzartu baino lehen.
"Zerbitzu batzuk liberalizatzen jarraituko dugu, Gobernuak esan zuen bezala", adierazi zuen.
Santamariak gaineratu zuen "herrialdea modernizatzeko programa bat" abiatuko dutela, eta "aldaketak" egitea "ezinbestekoa" dela "berriz hazteko eta lanpostuak sortzeko".
Presidenteordeak ez zuen zehaztu zer zerbitzu liberalizatuko dituzten, baina "ostiral honetan" batzuk onartuko zituztela aurreratu zuen.