Ekonomia -

Maiatzaren lehena

Euskal sindikatuek kalera ateratzeko deia egin diete langileei

ELAk "arpilatzeekin amaitzeko" exijituko du; UGTk PPren "kapitalismoa" arbuiatuko du; CCOOk "kaleak okupatzeko" eskatuko du; eta LABek "borrokarekin bat" egiteko deia egingo du.

Murrizketen aurka Bilbon egindako manifestazioa. EITB
Murrizketen aurka Bilbon egindako manifestazioa. EITB
Murrizketen aurka Bilbon egindako manifestazioa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal sindikatuek kalera aterako dute beste behin PPren Gobernuaren murrizketen aurkako aldarrikapena. Maiatzaren lehena ospatzeko, mobilizazio handi bat egin nahi dute, beste urtebetez sindikatuen batasunik gabe.

Maiatzaren lehenean, Langileen Nazioarteko Egunean, manifestazio ugari egingo dira EAEn.

ELAk Bilbon deitu ditu militanteak Diego Lopez de Haro kale nagusia jendez betetzeko asmoz. Plaza Biribilean amaituko da "Sindikatua, inoiz baino gehiago" lelopean egingo duten manifestazioa eta Adolfo Muñoz "Txiki"k hartuko du hitza.

Azken lan-erreformaren aurrean, sindikatuek inoiz baino garrantzia gehiago dutela esan dute, izan ere, ELAren hitzetan, hitzarmen kolektiboen negoziazioak soilik "sindikatuak" dauden eremuetan egongo dira, eta lan baldintzak, lantegietan lortzen den antolakuntza sindikalaren baitan egongo dira. LABek 21 manifestazio deitu ditu, EAEko hiru probintzietan, Nafarroan eta Iparraldean. Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari orokorra Donostiako martxan egongo da.

"Mobilizaziorako eta borrokarako" deia egin die langileei Etxaidek, PPren Gobernuaren "murrizketa politikak" Euskadin ezartzea dakartzan "suizidio politiko, ekonomiko eta sozialari" aurre egiteko.

Bestetik, CCOOk eta UGTk batera egin dute deialdia. EAEko hiru lurraldeetan egongo dira "Denarekin amaitu nahi dute. Lana, duintasuna eta eskubideak", lelopean. Unai Sordo eta Damaso Casado Bilbon egongo dira Jesusen Bihotza plazatik Areatzara joango den manifestazioan. Gobernuaren murrizketen aurkako mezuak igorriko dituzte, Hezkuntza eta Osasun arloko murrizketen aurka mobilizazioa egin eta bi egunetara.

Bestalde, beste sindikatuek ere murrizketen aurka egiteko aprobetxatuko dute maiatzaren lehena.

LSB-USOk Bilboko Kale Nagusitik egingo du manifestazioa "Nahikoa da murrizketekin! Enpleguaren eta gizarte justiziaren alde" lelopean. CNTk Bilbon eta Donostian deitu ditu mobilizazioak, eta lan-erreforma bertan behera uzteko eskatuko du.

Azkenik, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak eta Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak ere euren aldeko aldarrikapenak egiteko martxak deitu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea