Ekonomia -
2009ko datuak
Non bizi dira Euskadiko errenta handieneko familiak?
Gipuzkoak du familiako errenta handiena (43.950 euro). Bizkaia dado bigarren (42.191 euro), eta Araba da hirugarrena (42.001 euro).
Erredakzioa
Eustat Estatistiken Euskal Institutuak astelehen honetan plazaratu dituen datuen arabera, 2009an EAEko familiek batez beste 42.729 euroko errenta izan zuten; 2006koa baino % 10 handiagoa. Familiako diru-sarrerarik handiena izan zuen udalerria Laukiz (Bizkaia), familia bakoitzak batez beste 74.196 euro irabazi baitzituen.Parametro hori kontuan hartuta, Arratzua-Ubarrundia izan zen Arabako udalerri aberatsena, bertako familia bakoitzak batez beste 61.855 euro lortu baitzituen, eta Orendain, Gipuzkoako aberatsena, batez beste 54.841 euro lortu baitzituen
Arrenta baxuena, berriz, udalerri hauetako familiek izan zuten: Lantziego (Araba), 27.531 eurorekin; Lanestosa (Bizkaia), 28.703 eurorekin; eta Pasaian (Gipuzkoa), 32.866 eurorekin.
Hiru hiriburuetatik, Donostiak zuen familiako errenta handiena, 49.539 eurorekin urtean. Bilbok 43.119 eurokoa zuen eta Gasteizek, 42.554 eurokoa.
Gainera, ikerketaren arabera, EAEko familien % 62,3k batez besteko errenta baino errenta txikiagoa zuen.