Ekonomia -
% 2,55 egin du behera
Urteko minimo berri bat Espainiako burtsarentzat: 6.831 puntu
IBEX 35ek 179,10 puntu egin du behera, jardunaldiko hainbat unetan 2003ko ekaineko minimoak berdindu ondoren.
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 2,55 egin du behera asteazken honetan, eta urteko minimo berri batekin bukatu du eguna: 6.831,9 puntu.
Europako industria jardueraren beherakadak, AEBetako enplegu sorrera ahulak eta bankuek izan duten atzerakadak eragin dute minimo berri hori.
Arrisku saria 422 puntuko mailan kokatu da, eta 179,10 puntu egin du behera IBEX 35ek (% 2,55). Horrela, 6.831,90 puntuan itxiko du jardunaldia. 2012an Espainiako burtsak jasan dituen beherakada handienen artean zortzigarrena da gaurkoa. Ibex 35eko balio handi guztiek egin dute behera: Repsolek % 4,15, BBVAk % 3,33, Banco Santanderrek % 3,31; Telefonicak % 3,13 eta Iberdrolak % 2,96.