Ekonomia -

Familiarik gabeko gazteentzat

Laguntzak jantokietarako txartelengatik ordezkatuko dituzte Gasteizen

Pertsona bakoitzari, hilean, 658 euro ordaintzen zizkion Udalak. Kopuru hori % 7 murriztu zuten otsailean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak kendu egingo du hile honetan bertan 18 eta 25 urte bitarteko familia gabeko gazteentzako laguntza ekonomikoak. Laguntza horien helburua jatekoa bermatzea zen.

Pertsona bakoitzari, hilean, 658 euro ordaintzen zizkion Udalak. Kopuru hori % 7 murriztu zuten otsailean Jaurlaritzak antzeko laguntzak portzentaje horretan murrizteko erabakiarekin bat egiteko.

Laguntza ekonomikoaren ordez, Udalak jantoki sozialetarako txartelak emango dizkie, " eta beharrezkoa den kasuetan" alokairua ordaintzeko 125 euro arteko laguntza gehigarria eta poltsikorako 75 euro jaso ditzakete osagarri gisa.

Ainhoa Domaica Gizarte Gaietako zinegotziaren arabera, emandako laguntzen "erabiltzeko bermea hobetzen da" eta "Gasteizko biztanle guztiek gutxieneko beharrizanetarako nahikoa izan dezatela ziurtatzen dugu".

%1.600 hazkundea

Zinegotziak emandako datuek diotenez, azken lau urteetan udal-laguntzetarako aurrekontua "ikaragarri hazi da, % 1.600, hain zuzen"; 2008ko 97 laguntzetatik 2011ko 1.673 laguntzetara igota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea