Ekonomia -
Aurrezteko asmoz
Gipuzkoako Aldundiak Moody´s kalifikazio agentzia utzi du
Azaldu duenez, aurrezteko neurri bat izan da,, eta hemendik aurrera Fitch-ek bakarrik ebaluatuko du.
Erredakzioa
Gipuzkoako Aldundiak Moody´s kalifikazio agentziaren zerbitzuei uko egin die, aurrezteko asmoz, eta hemendik aurrera Fitch agentziak bakarrik ebaluatuko du, Aldunditik jakitera eman dutenez.
Agentziak ostiral honetan Aldundiari (Bildu) buruzko azken txostena bidali du, A2 kalifikazioa epe luzerako aurreikuspen negatiboarekin kalifikazioa kendu dio.
Moody´sek azaldu duenez, Aldundiaren "negozio arrazoiengatik" kendu du kalifikazioa, eta Ogasun Sailetik berretsi egin dute hori, kalifikazio agentzietako bati uko egitea erabaki dutelako doitasun neurri moduan.
Ez dute zehaztu zenbat diru aurreztuko duten Moody´sen kalifikazioei uko eginda. Halaber, Fitch agentziak instituzioaren finantza egoeraren inguruko txostenak ere bidaltzen dituela azaldu dute.