Ekonomia -

Burtsa

Burtsak larri, Hollanderen garaipenak eta Greziako zalantzak eraginda

Ibex 35 % 1,80 erori da Frantziako garaipen sozialistaren ostean eta Grezian, burtsak, hondoa jo du.

Burtsek galerekin hasi dute eguna. EFE
Burtsek galerekin hasi dute eguna. EFE
Burtsek galerekin hasi dute eguna. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35 % 1,80 erori da saioaren lehen minutuetan François Hollande sozialistaren garaipena dela eta, nahiz eta eguerdian balioak positiboan jartzea lortu duen.

09.10ean 123,30 puntu utzi ditu eta 6.752an gelditu da, % 1,80 behera egin ostean.

Ezkortasuna eta kezka izan dira nagusi Europa osoan eta herrialde guztietako burtsek hasi dute eguna beheranzko joerarekin. Alemaniak % 1,99 egin du behera, Parisek % 1,90 eta Milanek % 1,78.

Ibex 35an balio gehien galdu dutenak Sacyr Vallehermoso (% 3,92) eta Bankia (% 3,05) izan dira.

Bankiarentzat plana prestatzen ari da Gobernua Ildo honetan, Ekonomia Ministerioak eta Espainiako Bankuak plan bat jarriko dute martxan Bankiaren egoera onbideratzeko asmoz, eta laguntza publikoak ematea eta zuzendaritzan aldaketak egitea aztertu du.

Bi orduz negoziatzen egon ostean, entitateak % 5,21 galdu du eta tituluak 2,32 euroan geratu dira, orain hamar hilabete burtsan hasi zenetik izan duen baliorik txikiena.

Greziako burtsak hondoa jo du

Greziako burtsak hondoa jo du eta % 7 baino gehiago egin du behera, izan ere, herrialdeko bi alderdi nagusiek ez dute koalizio egonkor bat izateko diputatu nahikoa lortu.

Banketxeak izan dira kaltetuenak. National Bank of Greecek % 15 galdu du eta EFG Eurobankek % 16. Piraeus Bank eta Alpha Bank banketxeek, % 18 galdu dute.

Asiako burtsak ere beherantz

Asiako hego-ekialdeko burtsek ere beherantz hasi dute eguna, Vietnamen izan ezik, Frantziako eta Greziako hauteskundeen emaitzen ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea