Ekonomia -
Burtsa
Ibex 35ek 7.000 puntuko maila berreskuratu du
Ibex 35ek % 2,72 egin du gora, besteak beste, banku eta balore nagusien gorakadari esker. Arrisku saria 410 puntuko mailan kokatu da.
Erredakzioa
Espainiako burtsak 7.000 puntuko maila berreskuratu du gaur, Grezian eta Frantzian hauteskundeak izan ostean. Ibex 35ek % 2,72 egin du gora, besteak beste, banku eta balore nagusien gorakadari esker.
Arrisku saria 410 puntuko mailan kokatu da, eta Ibex 35ek 187,20 puntu egin du gora, 7.06320 punturaino, joan den astean galdutako mailaraino. Urteko galerak % 17,55en kokatu dira.
Gaurkoa saio ona izan da Ibex 35 indizearentzat; besteak beste, Rodrigo Ratoren dimisioak Bankiako goi-kargudunak aldatzea ekarri duelako eta Francois Hollanderen garaipenaren ostean inbertitzaileek ekonomia suspertuko den itxaropen handiagoa dutelako.