Ekonomia -
Estatistika Institutua
Porrot egin duten enpresa eta familien kopurua % 21,5 igo da
Hartzekodunen konkurtsoa iragarri duten enpresen heren bat eraikuntza eta etxegintzari lotuta daude.
Erredakzioa
Porrotean gelditu diren familiak % 1,5 hazi dira lehen hiruhilekoan, 226ra arte. Enpresen artean, ordea, % 24,9 hazi da kopurua, 1.958 porrot prozeduraraino, Estatistikako Institutu Nazionalaren hartzekodun prozeduren estatistikaren arabera.
2011ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, hartzekodunen konkurtsoan gelditu diren zordunen kopurua % 31,4 hazi da urtarrila eta martxoa artean.
Lehen hiruhilekoaren konkurtsoen artean, 2.105 borondatezkoak izan ziren, lehengo urteko data berarekin alderatuta % 22,3 gehiago, eta 119 beharrezkoak, % 9,2 gehiago.
Hartzekodunen konkurtsoa deitu duten enpresen herenak eraikuntza eta etxegintzari lotuta daude.
Erkidegoen arabera, lehen hiruhilekoan konkurtso gehien iragarri dituztenak Katalunia (495), Valentzia (335), Madril (242) eta Andaluzia (226) izan dira.
Gutxien dituztenak, ordea, Kantabrian (21), Errioxa (23) eta Extremadura (27) izan dira.