Ekonomia -

Hazkunde ekonomikoa

EBk goi-bilera informala egingo du datorren maiatzaren 23an

Goi-bileraren helburua hazkunde ekonomikoaren agenda bat eztabaidatzea izango da eta hazkundea eta enplegua sustatzea.

Herman Van Rompuy. EFE
Herman Van Rompuy. EFE
Herman Van Rompuy. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek goi-bilera informala egingo dute datorren maiatzaren 23an, hazkunde ekonomikoaren agenda bat eztabaidatzeko, Herman Van Rompuy Europar Batzordeko presidenteak iragarri duenaren arabera.

Ez ohiko goi-bieran, François Hollande Frantziako presidente berri gisa estreinatuko da eta Europako beste buruzagiei bere proposamenak aurkezteko aukera izango du, besteak beste, zerga diziplina suspertzeko, Ituna osatzeko eskaera azalduko die, hazkundea sustatzeko neurriekin.

Europako buruzagiek hazkundea sustatzeko hainbat ekimen eztabaidatuko dituzte, Inbertsioen Europako Bankuko kapitala handitzea edo azpiegituren proiektu handiak finantzatzeko bonoak eratzea.

Hala ere, buruzagiek berretsi dute hazkundea ez dela doitze fiskalen alternatiba bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea