Ekonomia -

Senatua

Rajoy: 'Ez naiz herentziaren kexu, iruzurraren kexu baino'

Rajoyren hitzetan, sozialisten "herentziarekin edo herentziarik gabe" defizitaren muga beteko du, eta azken hilabeteotako erreformekin jarraituko du.

Mariano Rajoy Senatuan. Efe.
Mariano Rajoy Senatuan. Efe.
Mariano Rajoy Senatuan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, hauteskunde kanpainan iragarri ez ziren neurriak hartzen ari badira, "gaizki egin ziren edo egin gabe gelditu ziren gauzak eta espero ez zuten defizita zuzentzeko" egiten ari direlako da. Hortaz, ez da "herentziaren kexu, jasotako iruzurrarena baino".

Horrela erantzun dio Rajoyk Marcelino Iglesias Senatuko bozeramaile sozialistari. Iglesiasen hitzetan, "agintari demokratiko" batek hiritarrei agindutako konpromisoak bete behar ditu; halaber, Osasuneko eta Hezkuntzako murrizketak, zergen igoera eta finantza sektoreari diru publikoa ematea gaitzetsi du.

Rajoyren esanetan, sozialisten "herentziarekin edo herentziarik gabe" 2013 bitartean % 3ko defizitaren muga beteko du, eta azken hilabeteotako erreformekin jarraituko du.

"Hiritarren gehiengoaren babesa sentitzen dut", azpimarratu du Rajoyk Senatuan. Bestalde, PSOEk Gobernuaren neurriak kritikatzeko duen "aginte morala" zalantzan jarri du.

Ildo horretan, Mariano Rajoyk "arduraz eta egoerak eskatzen duen maila emanda jarduteko" eskatu die administrazio publikoei eta hiritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea