Ekonomia -
Lan-istripua
Asteasuko industria-nabe bat hustu behar izan dute amoniako isuri baten ondorioz
Ezbeharra 18:20 aldera gertatu da. Dirudienez, substantziaren depositu bat zulatu dute, ibilgailu baten gainean jartzen ari zirenean.
Agentziak | EiTB Media
Industria-nabe bat hustu behar izan dute Asteasun (Gipuzkoa), amoniako isuri baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Langile guztiak atera behar izan dituzte, baina ez da inor zauritu.
Ezbeharra 18:20 aldera gertatu da. Dirudienez, substantziaren depositu bat zulatu dute, ibilgailu baten gainean jartzen ari zirenean.
Ertzaintzak behargin guztiak atera eta instalazioak sokaz hesitu ditu. Anbulantzia bat ere bertaratu da, eta suhiltzaileek isuria eteteko ardura hartu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea