Ekonomia -

Finantza krisia

Urteko minimo berri bat Espainiako burtsarentzat: 6.809 puntu

Arrisku saria 478 puntuko mailan kokatu da, euroa dagoenetik altuena. Greziako Gobernuaren etorkizunaren eta Espainiako finantza sistemaren inguruko zalantzek eragin dute igoera.

Arrisku saria, artxiboko argazkia. EITB.
Arrisku saria, artxiboko argazkia. EITB.
Arrisku saria, artxiboko argazkia. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 2,66 egin du behera astelehen honetan, eta, beste behin, urteko minimo berri batekin bukatu du eguna: 6.809,40 puntu. Espainiako finantza sistemaren eta Greziako Gobernuaren etorkizunaren zalantzek zein Txinako ekonomiak okerrera egiteko arriskuak eragin dute beherakada. 

Ibex 35eko balio handi guztiek egin dute behera: BBVAk % 3,72; Banco Santanderrek % 3,04; Iberdrolak % 2,88; Telefonicak % 2,51 eta Repsolek % 1,71.

Arrisku saria, gainera, 478 puntuko mailaraino igo da, euroa dagoenetik mailarik altuena.

Merkatuak Greziaren Gobernua osatzeko negoziazioen zain daude; izan ere, akordio eza balego, hauteskundeak errepikatu beharko lituzkete. Beraz, zuhurtzia izan da inbertitzaileen jarrera. Era berean, gaur Eurotaldeak egingo duen bilera ere albiste da; izan ere, Espainia izango da horren protagonista. Luis de Guindos Ekonomia ministroak finantza erreformaren nondik norakoak azaldu beharko ditu Eurotaldearen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea