Ekonomia -

Europako Batzordeak

Euskal enpresa ertain eta txikientzat abalak babestea espero du Undak

Euskal ontziolen kasuan," Europako beste herrialdeetan bezala", finantziaziorako esparru egonkorra behar dutela adierazi du ETBko elkarrizketa batean.

Bernabe Unda Jaurlaritzako Industria sailburua ETBn. EITB
Bernabe Unda Jaurlaritzako Industria sailburua ETBn. EITB
Bernabe Unda Jaurlaritzako Industria sailburua ETBn. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan, Europako Batzordeak euskal enpresa txiki eta ertainen abalei "babes esplizitua" ematea espero du Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak.

Europako babes hori lortu arte, Jaurlaritzak ez du ildo horretan doan dekreturik onartuko, izan ere, "opor fiskalen" auzia bezalako aurrekariak daude, ETBko elkarrizketa batean Undak adierazi duen bezala.

Behin dekretua onartuta, Jaurlaritzak abaletan parte hartzeko finantza entitate guztiak "gonbidatu" dituela nabarmendu du sailburuak, eta ekimen horrekin "bat egitea" espero du.

Bestetik, euskal ontzi-industriaz mintzatu da, eta, zehazki, lehengo astean Patxi Lopez lehendakariak Mariano Rajoyri bidalitako eskutitza aipatu du; izan ere, Joaquin Almunia Europako Lehiarako komisarioarekin ontzien finantziaziorako eredu bat negoziatzeko eskatu zion, Europako Batzordeak azken urteetan erabilitakoa baliogabetu ostean.

Euskal ontziolen kasuan, "lehiakorrak" direla azpimarratu du, eta nazioarteko proiektuak "irabazten" ari direla, baina finantziaziorako esparru egonkorra behar dutela adierazi du, "Europako beste herrialdeetan bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea