Ekonomia -

Dokumentazioa

Zer da 'korralito'a?

De la Ruaren Gobernuak duela hamar urte hartu zuen neurri ekonomiko bat izan zen, eta horren arabera, herritarrek ezin zituzten bankutik astean 250 peso baino gehiago atera.

Argazkia: gurusblog.com
Argazkia: gurusblog.com
Argazkia: gurusblog.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat egoera ekonomikoek gogora ekarri ohi dute duela hamar urte Argentinak pairatu zuen jazoera ekonomiko larria, 'korralitoa', hain zuzen ere.

'Korralito'a Fernando de la Rua Argentinako presidenteak hartu zuen neurri ekonomikoa izan zen, banketxeetako dirua Argentinatik ez ateratzea zuen helburu. Lege horren arabera, herritarrek ezin zituzten astero 250 peso baino gehiago atera bankutik.

Gogoratu behar da garai hartan ordainketa gehienak eskudirutan egiten zirela. Argindarra, gasa, etab. eskudirutan ordaintzen zen; beraz, argentinarrek 250 peso zituzten astero bizirauteko.

Gainera, aurrezkiak zituen jende askok dirua galdu zuen eta ez zeukan dirua erabiltzeko aukerarik. 'Korralito' gertatu eta 10 urtera, jende askok oraindik ez du dirua berreskuratu.

Banketxe askok ateak ixten zituzten aurrezleen protestei aurre egiteko. Herritarrek aurrezkiak berreskuratzea eskatzen zuten eta hor hasi ziren 'cacerolada'k, ateak ixten zituzten banketxeen atarietan.

Testuinguru horretan, herritarrek banketxeekiko konfiantza osoa galdu zuten eta dirua segurtasun kutxa pribatuetan edo beste leku batzuetan gordetzeko ohiturak hazi ziren.

'Korralito' hasi eta urtebetera amaitu zen, Argentinako Gobernuak 11.073 milioi dolarreko zorra ordaindu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea