Ekonomia -
LAN ISTRIPUA
70 urteko nekazari bat hil da Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Beherean), traktoreak harrapatuta
Azkonzabal auzoko soroa batean lanean ari zela, traktoretik erori eta ibilgailuak azpian harrapatuta hil da.
EITB MEDIA
70 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Beherea) gertatu zen lan istripuan.
Azkonzabal auzoko soro batean lanean ari zela, traktoretik erori eta ibilgailuak azpian harrapatuta hil zen. Osasun zerbitzuak iritsi zirenerako, bihotz-biriketako geldialdian zegoen, eta berehala zendu zen.
Sindikatuen kontaketaren arabera, dagoeneko 31 dira aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hil diren beharginak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea