Ekonomia -

Eskaria, Jaurlaritzari

EAJk 'osasunaren suntsipenak' EAEri ez eragiteko neurriak eskatu ditu

EAJk osasun erreformaren lege dekretuaren kontra bozkatuko du ostegunean, "neurriz kanpoko" eskubide urraketa delakoan.

Josu Erkoreka diputatu jeltzalea. Argazkia: EITB
Josu Erkoreka diputatu jeltzalea.
Josu Erkoreka diputatu jeltzalea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk osasun erreformaren lege dekretuaren kontra bozkatuko du ostegunean "neurriz kanpoko" eskubide urraketa eta "25 urte atzera" egitea delakoan. Hori dela eta, "osasunaren suntsipenak" EAEri ez eragiteko "mekanismoak" eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari.

Josu Erkoreka eta Emilioi Olabarria diputatu jeltzaleek Bilbon emandako prentsaurreko batean salatu dutenez, lege dekretuak jasotzen dituen neurriak "ez dituzte inorekin adostu" eta "aurrekaririk gabeko atzerapausoa" dira osasun sistemarentzat.

Era berean, erkidegoen eskumenen "urraketa larria" ere badela esan dute. Izan ere, Kontzertu Ekonomikoaren ondorioz sortzen den "berezitasun fiskala" ere ez omen da errespetatzen.

Testuinguru horretan, konstituzionalera jotzeaz gain, "osasunaren suntsipenak" EAEri ez eragiteko neurriak hartzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Gainera, EAJ lanerako prest omen dago Legebiltzarrean "tresna baliagarriak" bilatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea