Itxi

Ekonomia

Nafarroa

Hil egin da Ollokin hiru metroko altueratik erorita larri zauritutako behargina

EiTB Media

60 urteko langilea ZIUn zegoen ingresatuta maiatzaren 20tik. Ezbeharra Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanetan jazo zen. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, hiru metroko altueratik amildu egin zen.

  • Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntza, Ollokin (Nafarroa).

    Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntza, Ollokin (Nafarroa). Argazkia: Olloki

Joan den maiatzaren 20an Ollokin (Nafarroa) larri zauritu zen 60 urteko langilea hil egin da astelehen honetan Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.

Lan ezbeharra Cinfa konpainiaren industria-nabe berriaren eraikuntzan lanetan jazo zen. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, hiru metroko altueratik jausi zen behargina.

Burezurrean hainbat haustura pairatu zituen gizonak, eta hala, Nafarroako ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) egon da ordutik. Bertan hil zen atzo.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena