Ekonomia -

Jaiegunetan irekitzeko aukera

Azkuna: 'Bertokoek saltokiak irekitzen ez badituzte, haientzat kalte'

''Txinatarrek pertsiana bat jarri, eta jan, lo egin, eta ugaldu egiten dira bertan. Ez dakit non hiltzen diren, baina gurekin modu bizian lehiatuko dira'', esan du Bilboko alkateak.

Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea (artxiboko irudia). EITB
Azkuna: 'Bertokoek saltokiak irekitzen ez badituzte, haientzat kalte'
Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea (artxiboko irudia). EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen hitzetan, hiriko merkataritza ''iratzarri'' egin behar da, igandeetan irekitzen duten txinatarren saltokiekin lehiatu beharko duelako.

Cebek Bizkaiko patronalaren urteko bazkarian parte hartu du alkateak, eta Bilboko saltokiek jaiegunetan irekitzeko aukera izateak eragindako polemikaz galdetu diote.

Azkunaren ustez, ''iritsiko da eguna'' saltokiak igandeetan zabalduko dutena, ''tartean txinatarrak txanpinoiak bezala hasi direlako irekitzen''. ''Bertokoek irekitzen ez badute, haientzat kalte'', esan du.

Alkateak azaldu duenez, jaiegunetako polemikarekin baino familia saltokietan negozioarekin jarraitzeko duten zailtasunekin dago kezkatuta. ''Orain gure seme-alabak abokatuak edo dentistak dira, eta hauek arratsaldeko seietarako itxi dute negozioa jada. Denda, noski, larunbatean ere ireki behar da'', esan du.

''Baina, ez larritu, iritsiko dira-eta txinatarrak. Bazarrak dituzte, eta, igandetan 150 metro karratuko dena bihurtzen da bazar hori. Legeak, baimenik gabe, igandeetan irekitzeko aukera ematen die. Pertsiana bat jarri, eta jan, lo egin, eta ugaldu egiten dira bertan. Ez dakit non hiltzen diren, baina gurekin modu bizian lehiatuko dira'', esan du alkateak.

"Mugitzen ez bagara, gero eta txinatar gehiago eta familia saltoki gutxiago izango ditugu Bilbon'', esan du alkateak bukatzeko. Txalo artean agurtu dute Iñaki Azkuna.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea