Ekonomia -
Zor jaulkipena
Altxor Publikoak % 50 gehiago ordaindu du zorra esleitzeko
Altxorrak 2.493 milioi euro esleitu ditu, baina interesa % 5etik gorakoa izan da.
Erredakzioa
Espainiako Altxor Publikoak 2.493 milioi euroko zorra saldu du, hiru eta lau urterako bonotan egindako hiru jaulkipenetan, baina interesak % 20-50 artean igo dira.
Altxorrak 1.500 eta 2.500 milioi euro artean esleitu nahi zituen, eta azkenean eskaria 7.360 milioi eurokoa izan da.
Hain zuzen ere, 371,76 milioi euro hiru urterako bonotan esleitu ditu, eta interesak % 2,96tik % 4,421ra igo dira. Beste 1.024,02 milioi hiru urterako bonotan saldu ditu, baina interesak % 4,069tik % 4,917ra igota, eta gainerako 1.097 milioi euroak, lau urterako bonotan, interesa % 3,428tik % 5,13ra igota.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea