Ekonomia -

Erkidegoetako planak

Asturiasen murrizketa plana bakarrik bota du atzera Gobernuak

Beste erkidegoek aurkeztutako planei baiezkoa eman die. Guztira 18.349 milioi euro dira, horien artean 13.071 milioi gastuen murrizketatik.

Cristobal Montoro, Ogasun ministroa. EFE
Gobernuak Asturiasen murrizketa plana bakarrik bota du atzera
Zerga eta Finantza Politikaren Kontseilua, Madrilen

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluak baiezkoa eman die ia erkidego guztietako murrizketa planei. Asturiasena bakarrik bota du atzera, eta, beraz, neurri berriak aurkeztu beharko ditu bertan gobernuak.

Aurten % 1,5eko defizit-muga betetzeko erkidegoek egindako oreka planak aurkeztu dituzte ostegun honetan Madrilen.

Asturiaseko eta Andaluziako planek eragin dituzte arazorik handienak, erkidego ezberdinetako iturriek jakitera eman dutenez. Azkenean, baina, Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluak baiezkoa eman dio Andaluziari.

Cristobal Montoro Ogasun ministroaren hitzetan, ''bikain'' joan da bilera, ia plan guztiak onartu dituztelako. Neurriokin ''Espainiaren sinesgarritasunerako funtsezko aurre pausoa'' eman dutela esan du. Asturiasi dagokionez, Montorok azaldu du ''bertan bizi duten egoera politikoaren aurrean aurretiazko neurria'' izan dela gaurko erabakia. Izan ere, hauteskundea egin berri dituzte, eta gobernua eratzeko arazoak izan dira bertan.

Montorok argitu duenez, Asturiasen planak ez zuen gastu publikoa kontrolatzeko eta diru-sarrerak bermatzeko neurri nahikorik biltzen, eta, beraz, 15 eguneko epean bertako gobernu berriak plana zuzendu eta aurkeztu beharko du.

Murrizketa planek, guztira, 18.349 milioi euro biltzen dituzte. Horietatik 13.071 milioi gastuen murrizketatik datoz, eta beste 5.258, berriz, diru-sarrerak handitzeko neurrietatik.

Beraz, erkidegoetako murrizketak gastuen murrizketatik datoz gehienbat, baina, egon badaude diru-sarrerak handitzeko neurriak ere, tartean PFEZa igo, osasun zentimoa eta ingurumenarekin lotutako zergak, Antonio Beteta Erakunde Publikoetako Estatu idazkariak azaldu duenez.

'Euskadik defizitaren muga beteko du'

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuaren hitzetan, Euskadik defizitaren muga beteko du eta ez du Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako oreka plana aldatubeharko. Aguirre Madrilen izan da, Zerga eta Finantza PolitikarenKontseiluan parte hartzeko. Bertan adierazi duenez, Euskadik beregaraian aurkeztutako plan berria Espainiako Gobernuak onartu zuen; planhorretan defizitaren muga " %1,5ean ezarri" zen, eta Euskadik adostutakoneurriak "egokiak" zirela uste izan zuen Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea