Ekonomia -
AEBetan
G8an hazkunde-politikari helduko diotela dio Obamak
Hazkundeak lehentasuna izan behar duela adierazi dio Hollandek Obamari. Gainera, krisia eta Afganistango egoera izan dituzte hizketagai.
Erredakzioa
AEBetako presidenteak, Barack Obamak, Frantziako presidentea den François Hollanderekin elkartu ondoren, G8ak Europako hazkundea sustatzean jarri behar duela arreta adierazi du, euroguneko krisia arindu ahal izateko.
“Hollande presidenteak eta nik gai hori oso garrantzitsua dela uste dugu, ez europarrentzat soilik, munduko ekonomiarentzat baizik”, azpimarratu du Obamak, presidente frantziarrarekin Etxe Zurian elkartu ondoren.
“Gaur arratsaldean eta bihar elkarrizketa emankorrak izatea espero dugu G8ko beste buru guztiekin, ikuspegi arduratsu bat hazkunde agenda batekin bateratzeko”, gehitu du.
Bere aldetik, Hollandek, hazkundea lehentasun bezala kokatzearen garrantziari buruz hitz egin du Obamarekin.
Frantziako presidenteak “euren kezkei” buruz hitz egin dutela azaldu du; Greziak duen egoeraren inguruan, eta herrialde hau eurogunean mantentzearen garrantziaz.
Bi presidenteak Camp Davidera joango dira azken orduan, bi egun iraungo duen G8 bilerara.