Ekonomia -

Azken aukera

'Ez badago beste biderik, zordunduko gara', Garitanok esan duenez

Gainera, zehaztu du zorduntzea ez dela Gipuzkoaren lehenengo aukera eta ez dutela nahi "dagoeneko duten zorra handitzea".

'Ez badago beste biderik, zordunduko gara', Garitanok esan duenez. Irudia: EITB
'Ez badago beste biderik, zordunduko gara', Garitanok esan duenez
'Ez badago beste biderik, zordunduko gara', Garitanok esan duenez. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren esanetan, zorduntzea "ez da" Gobernu foralaren "lehenengo aukera", baina "beste erremediorik ez egotekotan egin beharko da, baina ahalik eta gutxien eta saihestezina denean".

ETBk egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, zorduntzea "ez da lehenengo aukera" eta ez dute "dagoeneko duten zorra handitzea nahi, baina beste erremediorik ez badago egin beharko da".

Hilabete batzuk gehiago itxoingo dugu, "Ogasunak jasotzen dituen datuen jarraipen estua egiten ari gara eta ikusiko dugu", gaineratu du, "beldurra zabalduko duen mezua ez egiteko".

Gainera, esan du "gastua egokitu" behar dela, "guretzako zeharkaezinak diren mugak ez zeharkatzeko, esaterako, gizartearen ongizatea eta errepideen mantentzea", besteak beste. Hori dela eta, zehaztu du "funtsezkoa ez den guztian, saihesgarriak diren gauzetan", murrizketak egingo dituzte, "Gipuzkoako Aldundiarentzat ezinbestekoa ez den gauzetan, alegia".

Horren ildotik, AHTren lanak "etetearen" alde egin du "Gobernu espainiarraren eta Jaurlaritzaren burugogorkeriak bakarrik azaltzen baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea