Ekonomia -

Krisia

'Iaz Nafarroak beste erkidegoek baino esfortzu handiagoa egin zuen'

Yolanda Barcinak azaldu duenez, aurtengo murrizketak "gainerako erkidegoenak baino leunagoak" dira.

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du Foru Erkidegoan abiatzen ari diren murrizketak "beste erkidegoenak baino leunagoak" direla, iaz Nafarroak gainerako erkidegoek baino "esfortzu handiagoa" egin zuelako.

Prentsaurrekoan, Nafarroako gobernuburuak baloratu egin du Estatuarekin egonkortasun plana adostu izana, eta erkidegoek egin beharreko 18.000 milioi euroko murrizketetatik, Foru Erkidegoak 73koa baino ez duela egin beharko zehaztu du.

Horren esanetan, 73 milioi euroko murrizketa hori itxita daukate dagoeneko, joan den astean 54 milioi euroko murrizketak adostu baitzituen PSNrekin, eta 21 milioi euroko zorrak hartu baititu.

Barcinak nabarmendu du Foru Gobernuak "seriotasunez eta zorroztasunez" egin dituela murrizketa guztiak, eta, horrenbestez, "sinesgarritasun handiagoa" daukate zorra saltzeko. "Interes txikienak dituen erkidegoa gara", gaineratu du.

Espainiako Gobernuaren murrizketak Konstituzionalera eraman behar diren eztabaidaren harira, gobernuburuak ohartarazi du Nafarroak "foru erregimena" babestuko duela, eta Konstituzionalera jotzekotan, auzitegiak "hainbat urteren buruan" aterako lukeela ebazpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea