Ekonomia -

Manifestazioak

'Murrizketa politiken' kontrako protestak, krisia luzatzen dutelako

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta 60 talde sozialetako ordezkariek manifestazioak egin dituzte Bilboko eta Gasteizko kaleetan.

Sindikatuek Bilboko eta Gasteizko kaleetan egin dute murrizketen kontrako protesta. EITB.
Gehiengo sindikala kalera atera da murrizketen aurka

01:06

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsonak protesta egin dute Bilbon eta Gasteizen 'Lan eta gizarte eskubideen alde' lelopean eta "murrizketa eta doitze politiken" kontra. Manifestazioetan parte hartu dutenen iritziz, politika horiek Ongizate estatuari kalte egiten diote eta krisia luzatzen dute.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta 60 talde sozialetako ordezkariek deitu dituzte manifestazioak, administrazioetan egiten ari diren murrizketak salatzeko.

Bilboko manifestazioan, Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiak momentuko "oportunismo politikoa" salatu du, eta "hauteskunde garaian" "sozialdemokrata mozorroa janztea" ez duela balio adierazi du.

"Krisia gizarteak ordaintzen du"Bestalde, Ainoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak salatu egin du Gobernuaren politikek "krisia sakondu eta luzatu" egiten dutela, eta "gizartea krisia ordaintzera kondenatzen dutela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea