Ekonomia -
Aholkularitza
Roland Bergerrek eta Oliver Wymanek Espainiako Bankua ebaluatuko dute
Ekimen honekin, Espainiaren gardentasuna handitu eta bankuko aktiboen balorazioen inguruko zalantzak "behin betiko" baztertu nahi dituzte.
Erredakzioa
Roland Berger eta Oliver Wyman aholkulariak berehala hasiko dira Espainiako Bankuko balantzeak baloratzeko lanetan, azterketa uztaileko bigarren erdian amaitu ahal izateko.
Ekonomia Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez, nazioarteko aholkulari nagusiekin harremanetan jarri ondoren, bi hauek aukeratu ditu Ministerioak Espainiako Bankuak kontrata ditzan.
Ekimen honekin, Espainiaren gardentasuna handitu eta bankuko aktiboen balorazioen inguruko zalantzak "behin betiko" baztertu nahi dituzte.
Lehenengo fasean, aholkulariek era orokorrean ebaluatuko dituzte Espainiako bankuen balantzeak eta egoera zailen aurrean horiei aurre egiteko gaitasuna. Emaitzak ekainaren bigarren hamabostaldian jakingo dira.
Halere, Espainiako bankuak ebaluatzeko proiektuak beste fase bat ere izango du, banku bakoitzaren aktiboak hondatzeak ekar ditzakeen galerak egiaztatzeko.