Ekonomia -
Lehendakaritza
'Ongizate publikorako eredua hazkuntzarekin bateragarria da'
Hala nabarmendu du Patxi Lopez lehendakariak gizarte eta osasun eragileekin Lehendakaritzan egindako bileran.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak berretsi egin du gaur ongizate publikoa "hazkuntza ekonomikoarekin" eta "leihakortasunarekin" bateragarria dela.
Adierazpen horiek Lehendakaritzan egin ditu, Rafael Bengoa Osasun sailburua eta Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte sailburua alboan zituela, gizarte eta osasun eragileekin arratsalde honetan egindako bileran.
Lehendakariaren esanetan, kalitatezko zerbitzu publikoak izatea ez da aukeren gainetik bizitzea, "hori duintasunez eta autonomiaz bizitzea da", zehaztu du.
Horrenbestez, neoliberalismoak defendatzen duen diskurtsoa gogor kritikatu du, "indartsuenaren legea babesten dutelako". Patxi Lopezek esan du, eredu horren aurrean zerbitzu publikoak etengabe hobetzearen alde egin behar dela, "ongizatea bermatzeko".
Dena dela, zerbitzu publikoak gizarteak eskatzen dituen beharrizanetara egokitu behar direla adierazi du, "ongizate-sistema ez baita egitura zorrotza eta aldaezina". Hori dela eta, osasun sektorea eta gizarte-zerbitzuak hobeto koordinatzearen alde egin du. Amaitzeko, berriro azpimarratu du Euskadin ez direla aplikatuko Mariano Rajoyren Gobernuak hezkuntza eta osasun sektoretarako iragarri dituen murrizketak.