Ekonomia -

Integrazioa

CaixaBankek lan akordioa lortu du Banca Civicarekin

Caixabankek, Banca Civicak eta sindikatuek lan akordio bat lortu dute bi finantza erakundeek bat egiteko; Banca Civikako langileen baldintzetan homologazio progresiboa ezarri dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caixabankek, Banca Civikak eta sindikatuek lan akordio bat lortu dute gaur bi finantza erakudeak integratzeko, Banca Civikako langileen baldintzetan homologazio progresiboa ezarri dute Caixako bankuetara.

Hiru aldeek, gehiengoz simple batez akordio honen ezaugarriak onartu dituzte, Banca Civikako langileak Caixabankeko egituraren parte izatera helduko dira, bi bankuen fusioa behin egin ostean, Isidre Faine buru den erakundeak jakitera eman duenez.

Akordio honek urtean Banca Civicari (Caja Navarra, Caja Burgos, Cajasol eta Caja Canarias bankuek bat eginda) urteko ordainketa bermatzen dio, eta soldataren homologazioa ezartzen dio langileei era progresiboan, bost urteko epean, integrazioa egin denetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea