Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

2012an Gipuzkoan 4.000 enplegu galduko direla ohartarazi du Adegik

Urteko lehen hiruhilekoan Barne Produktu Gordinak % 0,4 egin du behera.

Eduardo Zubiaurre, Adegiko presidentea. EITB
Eduardo Zubiaurre, Adegiko presidentea. EITB
Eduardo Zubiaurre, Adegiko presidentea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adegik iragarri duenez, aurten Gipuzkoan 4.000 bat enplegu galduko dira. Halaber, 2012ko lehen hiruhilekoan Barne Produktu Gordina % 0,4 jaitsi dela ohartarazi du Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak.

Eduardo Zubiaurre Adegiko (Gipuzkoako enpresaburuen elkartea) presidenteak, Ana Belen Juaristi presidenteordeak, Jose Miguel Ayerza idazkari nagusiak eta Patxi Sasigain lehiakortasun zuzendariak, egoera ekonomikoaren inguruan egindako txostenaren berri eman dute, inkesta horretan "errealitateak aurreikuspen txarrenak gainditu" dituela islatzen dela adierazi dute.

Hala, Gipuzkoako BPG % 0,4 jaitsi da lehen hiruhilekoan, eta aurreikuspenen arabera, urte amaierarako % 1 baino gehiago egingo su atzera.

Egoera hori ikusita, Zubiaurrek iragarri duenez, Gipuzkoako lau enpresetatik batek langileen berregituraketa egin beharko du, hori dela eta, aurten guztira 4.000 enplegu galduko direla aurreikusi dute. Lehen hiruhilekoan, esaterako, 1.600 lanpostu galdu dira 2011ko datuekin alderatuta.

Adegiko presidenteak adierazi duenez, "sakrifizio eta esfortzu" handiko urtea izango da eta krisiaren aurkako hitzarmena eta enpresa lehiakortasuna bultzatzeko

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea