Ekonomia -

2012ko lehen hiruhilekoa

Lan-erregulazioan dauden langileen kopurua % 53 hazi da

Baimendutako lan-erregulazioko txostenek 99.500 langileri eragin diete urteko lehen hiruhilekoan.

Lan-erregulazioko txostenek 99.500 langileri eragin diete urteko lehen hiruhilekoan. EITB
Lan-erregulazioko txostenek 99.500 langileri eragin diete urteko lehen hiruhilekoan. EITB
Lan-erregulazioko txostenek 99.500 langileri eragin diete urteko lehen hiruhilekoan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko lehen hiruhilekoan lan-erregulazioko txostenek eragindako langile kopurua % 52,9 igo da iazko datuekin alderatuta.

Lan-erregulazioko txostenek zehazki, 99.401 langileri eragin diete martxora arte, 2011ko lehen hiruhilekoan, berriz, 64.988 langileri eragin zieten, Espainiako Enplegu Ministerioak jakinarazi duenez.

Aitzitik, Fatima Bañezek zuzentzen duen Ministerioak azpimarratu duenez, 2011ko azken hiruhilekoko datuekin alderatuz gero, 27.494 langile gutxiagori eragin diete lan-erregulazioko txostenek, eta hori "ekonomia atzeraldian sartu den arren", nabarmendu dute.

Lehen hiruhilekoan, baimendutako lan-erregulazioko txostenak % 49 igo ziren iazko aldi berarekin alderatuz gero, hau da, guztira 7.407 txosten egin ziren 2012ko lehen hiru hilabeteetan, 2011n, berriz, 4.970.

Arrazoi ekonomikoak argudiatuta egin diren lan-erregulazioko espedienteak % 80,2 igo dira iazko aldi berarekin alderatuz gero.

Joan den otsailaren 12an lan erreforma indarrean sartu zenetik lan-erregulazioko planak baimentzea ez da derrigorrezkoa eta jakinarazpenarekin nahikoa da, langileen ordezkariekin negoziatu behar diren arren.

Hitzartuko gabeko espedienteek % 135 egin dute gora

Urteko lehen hiruhilekoan baimendutako edo jakinarazitako lan-erregulazio txostenen artean, 6.317 langileen ordezkariekin adostuak izan ziren, % 40,1 gehiago, hitzartu gabekoen kopurua, berriz, % 135 igo zen, eta 1.090 txosten jarri ziren abian guztira. Hala, adostutako espedienteek 82.646 langileri eragin diete eta hitzartu gabekoek 16.755 langileri.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea