Ekonomia -

Eustat

Langabezia-tasa % 8,5era jaitsi da EAEn 2022ko bigarren hiruhilekoan

9.300 pertsona inguru kontratatu dituzte aldi horretan, eta, horrela, martxoaren amaieran baino 6.000 langabe gutxiago daude.

Lehen sektorean eta industrian galdu dira langile gehien azkenengo hiruhilekoan.
Lehen sektorean eta industrian galdu dira langile gehien azkenengo hiruhilekoan.
Lehen sektorean eta industrian galdu dira langile gehien azkenengo hiruhilekoan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Elkarteko langabezia-tasa % 8,5era jaitsi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, aurreko aldian baino % 0,6 puntu gutxiago. Kontuak horrela, martxoaren amaieran baino 6.000 langabe gutxiago daude Euskadin.

Hala jakinarazi du Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak apiriletik ekainera bitarteko Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestan. Horretan, adierazten da aurtengo bigarren hiruhilekoan zenbatetsitako langabeen kopurua 89.200ekoa dela, eta lana dutenena, berriz, 963.100ekoa, aurreko aldian baino % 1 gehiago.

Langabezia-tasa 2021eko bigarren hiruhilekoko % 10,3etik % 8,5era jaitsi da aldi berean aurten, hau da, % 1,8 puntu gutxiago.

Lurraldeka, eta aurreko hiruhilekoaren aldean, Bizkaian, 5.100 pertsona gehiago daude lanean; Gipuzkoan, 2.100 gehiago eta Araban, beste 2.000 gehiago.

Okupazioaren hazkunderik handiena gizonen artean gertatu da, 4.800 langile gehiagorekin; emakumeen kasuan, berriz, 4.500 pertsona gehiago daude lanean. Nazionalitateari dagokionez, nazionalitate espainiarra duten 7.700 langile gehiago dira (+ % 0,9), eta atzerriko nazionalitatea duten 1.400 gehiago (+ % 1,7).

Zerbitzuen sektorean eta eraikuntzan kontratatu dira gehien, 14.400 ( % +2,1) eta 600 ( % +1,1) pertsona hurrenez hurren. Aitzitik, lehen sektorean 2.000 behargin galdu dira ( % -21,3) eta industrian 3.800 ( % -1,9).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Eustat