Ekonomia -
Balantzea
Eroskiren galerak % 44 murriztu dira
Banatzaileak balantzea "ona" dela esan du, "zorra nabarmen murriztu" dutelako.
Erredakzioa
Eroski banatzaileak 36 milioi euro galdu zituen 2011n, aurreko urtean baino % 44 gutxiago, orduan 64 milioi euroko galerak izan baitzituen.
Eroskik agiri batean azaldu duenez, iazko balantzea "ona" da, "zorra nabarmen murriztu" dutelako "prozesuen eraginkortasuna indartuz, aktiboak eginez eta merkatuko kuota hobetuz".
Emaitzak "oso baldintzatuta" daudela azpimarratu du Eroskik, finantza gastuen karga handia izan delako eta 113 milioi euro bideratu behar izan dituztelako aktiboen balioaren beherakada dela eta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea