Ekonomia -

ekaineko datuak

Industria ekoizpeneko indizea % 12,1 igo da EAEn, eta % 0,8 Nafarroan

Ekaineko datuei erreparatuta, iazko hilabete berarekin alderatuta hazkundea antzeman du INEk bi kasuetan, baina urriagoa Nafarroarenean. Estatu mailan, berriz, % 6,4 hazi da industria ekoizpena ekainean.

Espainiako Estatuan, orotara, % 6,4 hazi da industria ekoizpena ekainean. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Estatuan, orotara, % 6,4 hazi da industria ekoizpena ekainean. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Estatuan, orotara, % 6,4 hazi da industria ekoizpena ekainean. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manufaktura sektorea neurtzen duen adierazlea negatiboan sartu den astean, ekaineko industria ekoizpeneko indizeak datu positiboak ematen jarraitzen du oraindik.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) berretsi duenez, nabarmen hazi da ekoizpen industriala Euskal Autonomia Erkidegoan; Nafarroan, berriz, urte arteko hazkundea apala izan da eta bertako enpresaburuen konfiantza mailak behera egin du.

Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, espainiar Estatuko estatistika erakundeak % 12,1eko hazkundea kalkulatu du, EUSTATek asteartean aurreratutakoa baino bi puntu handiagoa.

Nafarroan % 0,8 hazi da industria ekoizpena, iazko ekainarekin alderatuta; Estatuko hazkunde txikienetakoa, alegia. Urte hasieratik metatutako hazkundea, berriz, % 4,7koa da Foru Erkidegoan. Horrekin batera, beste datu esanguratsu bat ere kaleratu du NASTAT Nafarroako Estatistika Erakundeak; izan ere, industria sektoreko enpresaburuen konfiantza mailak behera egin du ekainean.

Estatu mailako datu orokorra ere positiboa da: industria ekoizpena % 6,4 hazi da ekainean, iazko hilabete berarekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Industria albisteak Eustaten datuak