Ekonomia -

Lan istripua

49 urteko langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita

Lan ezbeharra atzo jazo zen. Behargina laugarren pisutik amildu zen Goiko kaleko lan batzuetan beharrean ari zela.

Langilea laugarren pisuko altueratik erori zen. Argazkia: EITB Media
Langilea laugarren pisuko altueratik erori zen.
Langilea laugarren pisuko altueratik erori zen. Argazkia: EITB Media

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikuntzako behargin bat hil zen atzo, astelehenarekin, Errenterian (Gipuzkoa) aldamio batetik erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta LAB sindikatuak jakinarazi dutenez.

49 urteko behargina karga-jasogailuaren zirrikitutik, laugarren pisu batetik, amildu zen Goiko kalean etxebizitza bat zaharberritzeko lanean ari zela.

Sindikatuaren arabera, Euskal Herrian zendutako 48. langilea litzateke honakoa. Gainera, Elgoibarren bart hildakoa ere aipatu du (urteko 49.a); kopilotu zihoan kamioilari bat hil da ibilgailua AP-8tik N-634 errepidera amildu ostean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gaurko albisteak Gipuzkoa LAB albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Errenteria argazkiak Albisteak