Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
Ez da udal-baimenik beharko establezimendu bat irekitzeko
Halaber Ministroen Kontseiluak Luis Maria Linde izendatu du Espainiako Bankuko kontseilari, erakundeko zuzendari nagusi ohia, bera izan daiteke Fernandez Ordoñezen ordezkoa.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak ostiral honetan onartu duen errege dekretuak besteak beste "autolizentzia azkarra" deritzona arautzen du, establezimendu bat irekitzeko egun indarrean dagoen udal-lizentzia sistema indargabetzen du eta ekintzaileek "denbora eta dirua aurreztea" du helburu.
"Neurri honekin administrazio arloko kultura aldatu, merkataritza liberalizatu, burokrazia amaitu, prozedurak erraztu, izapideak azkartu eta ekintzaileak babestu nahi dira", adierazi du Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Ministroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.
Krisi uneetan, administrazioek enpresariei "negozio bat martxan jartzeko trabak beharrean alfombra gorria jarri beharko liekete", erantsi du.
Luis Maria Linde, Espainiako Bankuko kontseilaria
Bestalde, Ministroen Kontseiluak Luis Maria Linde izendatu du Espainiako Bankuko kontseilari, erakundeko zuzendari nagusi ohia, Soraya Saenz de Santamariak jakinarazi duenez.
Sektoreko iturrien arabera, bera izan daiteke Miguel Angel Fernandez Ordoñez egungo Espainiako Bankuko burua ordezkatuko duena, uztailean amaituko du agintaldia Ordoñezek.
Bankiari laguntzak
Saenz de Santamariak argi utzi du Exekutiboak ez duela bankuei laguntzeko erreskate funtsera jotzeko asmorik.
Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearen arabera, Bankia birkapitalizattzeko laguntzen helburua herriarrei "ahalik eta gutxien" kostatzea da.
Ministroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Saenz de Santamariak gogoratu duenez, Bankiarentzako laguntzak maileguen bidez bideratuko dira, Exekutiboak kreditu horiek berreskuratzeko erakundearen salmenta sustatuko du.