Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
ELAk eta LABek ezinbestekotzat dute murrizketen kontra protesta egitea
Sindikatuek eta eragile sozialek manifestazioak egin dituzte Donostian eta Iruñean, zerbitzu publikoen alde.
Erredakzioa
ELAk eta LABek sindikatuen eta herritarren protestak aldarrikatu dituzte murrizketei aurre egiteko. Horixe adierazi dute Txiki Muñozek (ELA) ETA Jabi Garnikak (LAB) Donostian "lan-eskubide eta eskubide sozialen alde" egindako manifestazioan.
Protestan 2.000 pertsona inguru bildu dira, zortzi sindikatuk eta 50 bat talde sozialek deituta. Parte-hartzaileek lan-erreformaren eta "lapurren eta mertzenarioen" kontrako oihuak egin dituzte.
Manifestazioaren aurrealdean bost pankarta joan dira, eta Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia eta Jabi Garnika LABeko agintaria horietako baten atzean joan dira; "Inposizioei aurre egin. Murrizketarik ez. Lan eta gizarte eskubideen alde" leloa zeraman pankartaren atzean, hain zuzen.
Mobilizazioak, "ezinbestekoak"Txiki Muñozek kazetariei esandakoaren arabera, Bankiaren inguruko azken informazioek "inoiz baino beharrezkoa egiten dute jendearen mobilizazioa".
Garnikaren ustez, aldiz, langabeziaren igoerak krisialdia gainditzeko hartutako erabakiek huts egin dutela adierazten dute. Erabaki horiek, gainera, "sindikatuen eta talde sozialen protesta" eragin dute.