Ekonomia -

Lan istripua

Arotz bat larri zauritu da Caparroson izandako lan istripu batean

Langilea helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, polikontusio larriekin.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko zurgin bat larri zauritu da Caparroson (Nafarroa), batean lanean ari zela lau metrotik behera erorita.

Iturri ofizialek Efe agentziari jakinarazi diotenez, ezbeharra 17:27an gertatu da, Caparrosoko Nafarroa etorbidean. Langilea helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, polikontusio larriekin.

Foruzaingoa lan istripua gertatu den lekura bertaratu da, eta ikerketaren ardura hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak