Ekonomia -

Langabezia

Euroguneko langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da uztailean, % 6,6ra

Eurogunea osatzen duten hemeretzi estatuek serie historikoan izan duten langabezia mailarik baxuena da.

Hemeretzien artean serie historiko osoan izandako langabezia maila txikiena da. EFE.
Langile bat lanean.
Hemeretzien artean serie historiko osoan izandako langabezia maila txikiena da. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko langabezia-tasa hamarren bat jaitsi zen uztailean, ekainarekin alderatuta, eta % 6,6an kokatu zen 2022ko zazpigarren hilabetean; Europar Batasunean ere hamarren bat jaitsi zen, % 6ra arte, Eurostat Europar Batasuneko estatistika-bulegoak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Eurostaten datuen arabera, % 6,6ko tasa hori Hemeretzien artean 1998ko apirilean hasitako serie historiko osoan izandako langabezia maila txikiena da. Europar Batasuna osatzen duten hogeita zazpi herrialdeen tasa ere serieko txikiena da. 

Euroguneko langabezia-tasa pandemiaren aurretik zegoena baino zortzi hamarren txikiagoa da; 2020ko otsailean % 7,4koa zen euroguneko langabezia. 

Espainiak du EB osoko langabezia-tasarik handiena % 12,6koa. Ondoren Grezia  dago, % 11,4ko tasarekin eta hirugarren Italia % 7,9ko langabezia-tasarekin. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Langabezia Europa Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak