Ekonomia -

energia aurreztea

Kontingentzia Planaren diseinuan aurrerapenak egin dituzte Espainiako Gobernuak eta talde politikoek

PPk iragarri du "eragin ekonomikoa ebaluatzeko txostena" eskatuko duela neurriekin batera. Podemos, berriz, kontsumo handia zigortuko duen argindarraren tarifa baten alde agertu da, eta luxuzko yate, hegazkin eta autoei zerga gehiago ezartzea proposatu du.

Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa. Argazkia: EFE
Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa. Argazkia: EFE
Teresa Ribera, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Ribera, Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako mininstroa, parlamentuko talde orotako ordezkariekin bildu da ostegun honetan, Espainiaren gas kontsumoa murrizteko proposamenak jasotzeko, Gobernuak Bruselara bidali behar duen Kontingentzia Plana diseinatzeko prozesuaren baitan.

Bilera amaitu ostean, topaketaren "lankidetza eta adostasun" tonua nabarmendu du Riberak, eta esan du "konstruktiboa" izan dela, azken txostenean islatuko diren ideiak eta proposamenak elkartrukatzeari dagokionez.

Joan den astean Kongresuan energia aurrezteko dekretua baliozkotu ostean izaten ari da bilera sorta. Hain zuzen, lege proiektu gisa izapidetuko dute dekretu hori, Gobernukideek aldarrikatutako zenbait moldaketa sartzeko.

Lege proiektu gisa izapidetu arren, dekretuak jasotzen duen neurriak orain arte bezala aplikatuko dira. Hala, gasaren borondatezko murrizketarekin betetzeko energia aurrezteko lehen neurri sorta jasotzen du dekretuak, Errusiak hornidura bertan behera uzteko arriskuaren aurrean. Era berean, barne hartzen ditu garraio publikoaren erabilera sustatzeko laguntzak, irailaren 1etik urte amaierara arte.

Teresa Ribera: "Negu honetan Espainiari Europako beste herrialdeekiko solidarioa izatea tokatuko zaio"
Teresa Ribera: "Negu honetan Espainiari Europako beste herrialdeekiko solidarioa izatea tokatuko zaio"
Teresa Ribera: "Negu honetan Espainiari Europako beste herrialdeekiko solidarioa izatea tokatuko zaio"

01:47

Hala, Cuca Gamarra Kongresuko PPko bozeramaileak bileraren aurretik iragarri duenez, haren taldeak Teresa Ribera hirugarren presidenteordeari eskatuko dio kontingentzia planaren barneko neurriak "eragin ekonomikoa ebaluatzeko" txosten batez lagunduta etor daitezela.

Neurriok sektore publikoarentzat "inposizioak" eta pribatuarentzat "gomendioak" jasotzea defendatu du Gamarrak, sektore desberdinekin "hitz egin" ostean, ekoizpenaren eta jarduera ekonomikoaren gaineko eragina ekiditeko.

Era berean, adierazi du Espainiak bere "ahalmen osoa" erabili behar duela "energiak sortzeko", baita "energia hornidura bermatzeko eskura dauden teknologia guztiak" ere, "ekonomikoki eta ingurumenarentzat jasangarri" izango diren baldintzetan.

Bestalde, Unidas Podemosek Teresa Riberari proposatu dio izaera mailakatuko etxek argindarraren faktura ezartzeko, kontsumo handiko etxebizitzak gehiago zigortuko dituena, Gainera, asko kutsatzen duten ibilgailuentzako zerga berdeak sotzeko eskatu dio.

Alderdiko iturriek nabarmendu dutenez, argindarraren faktura progresiboa izan beharko litzateke, etxebizitzetan kontsumitutako elektrizitatearen araberakoa, "gutxiago ordaindu dezan zentzuzko kontsumoa egiten duenak, eta gehiago, gehiegizko kontsumoa egiten duenak". Dena dela, etxeko fakturari soilik ezarriko lioke Unidas Podemosek eredu mailakatu hori, industria zein merkataritza sektoreak kanpoan utzita.

Proposatutako neurrien artean, zenbait ibilgailuren matrikulazioari eta erabilerari eragingo dieten gainordain esanguratsuak ezartzea ere badago, hala nola; hegazkin pribatuak, tamaina handiko ontzi pribatuak, luxuzko autoak, zilindro bolumen handia dutenak edota erregai fosilak erabiltzen dituztenak.

Gainera, bileran zehar, espainiar Estatuko etxeetatik gas naturala kanporatzea proposatu du taldeak, era mailakatuan sistema elektrifikatuekin ordezkatuz, eta auzoka berotze-sistema publikoak sortzea.

Podemosen porposamenen artean dira, halaber, diru-sarrera urriko auzoetako eraikinetan plaka fotovoltaikoen instalazioa % 100ean finantzatzea (unean, % 40 da maximoa), baita garraio publikoaren inbertsioa eta deskarbonizazioa azkartzea ere, ibilgailu elektrikoak areagotuz.

Haien arabera, bada garaia gas naturalarekiko menpekotasuna murrizteko, eta energia berriztagarrien ezarpenean ahalik eta azkarren aurreratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Brusela Europa bideoak Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ekologia gaur Hidrogeno berdea Energia aurreztea Energia ekoizpena gaur