Itxi

Ekonomia

ENERGIA KRISIA

EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du herritarren ongizate energetikoa bermatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alderdiaren ustez, "premiazkoa" da politika publikoetan "jauzi kualitatibo bat" egitea, energia baliabideak bermatzeko, eta eskatu du Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari estutzea lehenbailehen bidal dezan energiaren ongizaterako eskubidea bermatzen duen lege proiektu bat.

  • Eusko Legebiltzarra EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

    Eusko Legebiltzarra EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, herritar guztiek "kalitatezko bizitzaz gozatzeko oinarrizko energia-baliabideak eskura eta bermatuta" izan ditzaten.

Alderdiaren ustez, "premiazkoa" da politika publikoetan "jauzi kualitatibo bat" egitea, herritarrei energia baliabideak bermatzeko.

Era berean, Legebiltzarrari eskatu dio Eusko Jaurlaritzari estutzea lehenbailehen bidal dezan energiaren ongizaterako eskubidea bermatzen duen lege proiektu bat.

EH Bilduren arabera, lege proiektu horren helburua izango litzateke "energia-ongizatea norbanakoaren eskubide subjektibo gisa onartzea, eskubide hori erabiltzeko sistema publiko bat eraikitzea eta hori guztia energia-esparru iraunkor batean egin ahal izatea".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena