Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat hil da Olatzagutiako zementu fabrika batean, harrapatuta
Langileak, Olatzagutiako bizilaguna bera, 55 urte zituen.
EITB MEDIA
55 urteko langile bat hil da ostegun honetan Olatzagutian, zementu fabrika batean, harrapatuta, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Iruñeko argiketa ekipo bat 12:12an jazo den istripua aztertzen ari da.
Hildakoa Olatzagutiako bizilaguna zen. Gorpua Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egite aldera.
Mediku talde bat, anbulantzia bat eta Altsasuko Foruzaingoko patruila bat bertaratu dira ezbeharra gertatu den tokira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea