Ekonomia -
energiaren prezioa
Argindarraren prezioa 261,99 euro/MWh-an dago gaur; atzo baino % 34,6 garestiago
20:00etatik 21:00etara joko du goia prezioak (248,80 euro/MWh), eta merkeena, berriz, 03:00etatik 04:00etara izan da.
agentziak | eitb media
Energiaren Merkatu Iberiarreko Operadorearen (OMIE) behin-behineko datuen arabera, argindarraren batez besteko prezioa % 34,6 igo da astelehen honetan atzokoarekin alderatuta, handizkako merkatuari lotutako tarifa erregulatua duten bezeroentzat: 261,99 euro megawatt ordua. Arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara goia joko du prezioak; 248,80 euro ordainduko da megawatt ordua (konpentsazio gastuak kontuan izan gabe), eta eguneko merkeena goizaldeko 03:00etatik 04: 00etara izan da: 147,70 euro/MWh.
Argindarraren batez besteko prezioa handizkako merkatuan 193,03 euro/MWh-ko izango da astelehen honetan. Prezio horri gas-enpresei ordaintzen zaien 68,96 euro/MWh-ko konpentsazioa gehitu behar zaio. Gasaren prezioari topea jartzeko 'salbuespen iberikoa'-ri esker, elektrizitatearen prezioa % 12 merkeagoa da. Izan ere, aipatu mekanismoa egon ezean, batez beste, 298 euro ordainduko genuke megawatt ordua; hau da, gaur egun ordaintzen ari garena baino 36 euro/MWh gehiago.